Helduen Hezkuntzako Ikastegia
MENU

Egoitza Nagusia

94 415 47 54 - 688 838 997

es eu

IKASTEGIA

CEPA Bilbao HHI

Helduentzako hezkuntza osoa eta kalitatezkoa

Helduen Hezkuntzako Ikastetxea publikoa, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da.


Helduei prestakuntza osoa eta kalitatezkoa eskaintzea du helburu (18 urtetik gorakoentzat).


Egoitza nagusia Luis Iruarrizaga kaleko 13an dago (Bilborock aretoaren ondoan), eta beste bi ikastegi ditugu: San Inazion (Asturias, 9) eta garai bateko Uretamendi ikastetxean.


Gure ikastegietan ordenagailu-gela bat eta liburutegi bat daude, eta ikasgeletan proiektagailu bat ere badago.


Ikasketak egin bitartean, Ikasleen Elkarteko kide izan zaitezke.


HHIko Orientazio Zerbitzua


Gure ikastegian ematen duzun denborari ahalik eta probetxurik handiena ateratzea nahi dugu Bilbao HHIko kideok. Hau eskaintzen dizugu:


 -Orientazio pertsonala, zeure buruaren ezagutza eta autoestimua hobetzeko. Gurean ematen duzun denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzea nahi dugu, eta etorkizunean aukera berriak izatea.


-Orientazio akademikoa, gurekin ikasten duzun bitartean zure interesen, gaitasunen eta egoera pertsonalaren araberako erabakiak har ditzazun. Zailtasunik baduzu, laguntzeko prest edukiko gaituzu.


-Orientazio profesionala: Bilbo HHI egindako ikasketek zure lan-aukerak hobetuko dituzte. Horretarako, garrantzitsua da zure egoeraren araberako prestakuntza-ibilbide zuzen eta egokia hautatzea. Gure inguruko ikastegiei eta baliabideei buruzko informazioa emango dizugu, ikasten jarraitu nahiko bazenu ere, bai eta ikasketen lanbide-irtenbideei buruzkoa ere.


Oinarrizko prestakuntza eta DBH


Oinarrizko alfabetatze-mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatuaren titulu ofiziala lortu arteko prestakuntza duzu aukeran.


Ikasgelan irakaskuntza pertsonalizatua da, zure arrakastarekin konprometitutako irakasleekin. Azken teknologia eta metodologiekin lan egiten dugu, zure ikasketak gainditu ditzazun.


Oinarrizko prestakuntzari buruzko informazio gehiago


Prestakuntza ez-arautua


HHIk prestakuntza-programak eskaintzen ditu, pertsona gisa garatzen jarraitu edo irakasgai berriak ikasi nahi dituzten helduentzat.


Informatika, hizkuntzak eta beste ikasi ahal izango dituzu. Eta irtenaldi eta txango osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango duzu.
Gaztelania-ikastaroak ematen ditugu, hizkuntza hobetzeko beharra duten atzerritarrentzat.


Euskara-ikastaroak ere baditugu, 4 maila, hutsetik hasita.


Prestakuntza ez-arautuari buruzko informazio gehiago

Hiru egoitza ditugu Bilboko hiru auzotan

CEPA Bilbao HHI

CEPA Bilbo Egoitza Nagusia

Luis Iruarrizaga, 13 (Bilborock aretoaren ondoan)

Tel: 94 415 47 54

CEPA Bilbao HHI

CEPA SAN INAZIO

Asturias, 9 (Plaza Levanteren ondoan).

Tel: 94 476 21 55

CEPA Bilbao HHI

CEPA Uretamendi

Uretamendi ikastetxean.

Tfno: 94 421 50 23

INFORMAZIO PRAKTIKOA

 

2023-2024 Ikastaroa

 

DESKARGATU 2023-2024 IKASTAROKO EGUTEGIA

Informazioa, telefonoz edo gure ikastegietan Informazioa, telefonoz edo gure ikastegietan

 

CEPA BILBAO Egoitza Nagusia

Tfno: 94 415 47 54

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus

 

 

CEPA SAN INAZIO

Tfno: 94 476 21 55

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus

 

 

CEPA URETAMENDI

Tfno: 94 421 50 23

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus