Helduen Hezkuntzako Ikastegia
MENU

Egoitza Nagusia

94 415 47 54 - 688 838 997

es eu

PRESTAKUNTZA EZ-ARAUTUA

CEPA Bilbao HHI

Prestatu, beti baitago zer ikasi

Gure prestakuntza ez-arautua zu bezalako pertsonentzat da: beti ikasteko prest, pertsona gisa garatzea helburu.


Heldu den ikasturtean programa hauek daude aukeran:


-Informatikaren hastapenak.
-Hizkuntzen hastapenak (oinarrizko 4 maila): euskara, ingelesa eta frantsesa. Ikus euskara-ikastaroei buruzko informazio gehiago.
-Atzerritarrentzako gaztelania-ikastaroak: ikus informazio gehiago.


Gainera, irtenaldiak eta txangoak antolatzen ditugu tartean behin.


Programa horietan goizez edo arratsaldez parte hartzeko aukera dago. Bi ordu dira astean.


Programak urrian hasi eta ekainean amaituko dira.

 

Lanbide Heziketako goi-zikloetarako sarbide-probaren prestaketa -C aukeran-


Gainditu ezazu gurekin Lanbide Heziketako goi-zikloetarako sarbide-proba (C aukeran).


Gainditutakoan, honako ziklo ofizial hauek egiteko aukera izango duzu:

 

-Kimika.
-Gorputz eta kirol-ekintzak.
-Itsas arrantza (Akuikultura Zikloa bakarrik).
-Nekazaritza.
-Elikagaien industria.
-Osasuna.
-Irudi pertsonala .
-Segurtasuna eta ingurumena.
 
C aukera hautatzean Berariazko Arloko Azterketako Irakasgaiei dagokienez, hauen artekoak bi dira:

 

-Kimika.
-Lurraren zientziak eta ingurumen-zientziak.
-Biologia.

 

(CEPA BILBAO HHIn Ingurumenaren eta Lurraren Zientziak eta Biologia).


Hezkuntza-eskaintza hau publikoa eta dohainik da, 18 urtetik gorakoentzat. Klaseak goizez dira, astelehenetik ostiralera, SAN INAZIO HHI-n.

 

 

Informazio gehiago

Informazioa, telefonoz edo gure ikastegietan Informazioa, telefonoz edo gure ikastegietan

 

CEPA BILBAO Egoitza Nagusia

Tfno: 94 415 47 54

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus

 

 

CEPA SAN INAZIO

Tfno: 94 476 21 55

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus

 

 

CEPA URETAMENDI

Tfno: 94 421 50 23

Mail: cepainfo@cepabilbao.eus