Helduen Hezkuntzako Ikastegia
MENU

Egoitza Nagusia

94 415 47 54 - 688 838 997

es eu

BERRIAK-AGENDA

CEPA Bilbao HHI

Ikasturte-amaierako txangoa Harora eta Logroñora (Errioxa)

Ekainaren 11n ikasturte-amaierako txangoa egingo dugu Harora eta Logroñora (Errioxa). Eman izena orain!

 

Irteera: 09:00etan Areatzan (San Nikolas elizaren aurrean)

Prezioa: 10 euro

Otordua, norberaren kontura

Izen-emateak eta ordainketa, Atezaindegian

 

Haron hirigune historikoa, Bakearen plaza eta haren inguruak ezagutuko ditugu. Bereziki nabarmentzekoak dira Geltokiko auzoko 7 upategiak, Errioxako garrantzitsuenetako batzuk.

 

Logroñon, Santa María la Redonda kokatedrala ikusiko dugu, Logroñoko elizarik ezagunena. «La Redonda» (borobila) esaten zaio zortzi aldeko oin-planoa duelako. Barruan Michelangeloren Gurutziltzatzea koadroa miretsi ahal izango dugu.

 

Portales kalean, Logroñoko alde zaharreko kale nagusian, arkupe, terraza eta saltegi ugari ikusiko ditugu, non giro handia baitago beti, egunez zein gauez. Bertako toki ospetsuenetako batzuk ezagutuko ditugu, hala nola Merkatu plaza eta garai bateko tabako-lantegia.

 

Revellineko dorrearen eta hirian sartzeko harresiko atearen ondoan, Logroñoko Parlamentua ikusiko dugu, garai bateko Mesedeetako komentuaren barruan.

 

Bergarako Printzearen pasealekura ere joango gara, El Espolón izenez ezaguna. Logroñoko plazarik garrantzitsuena da. Hiriko berdegune nagusia izateaz gain, El Espolón Logroñoko finantza-gunea ere bada.

 

Erdialdean zaldizko estatua bat dago, brontzezkoa, Espartero jeneralaren omenez egina. Izan ere, hura aldi batez bizi izan zen Logroñon, eta han hil zen, logroñoar emakume batekin ezkondu baitzen.